33. Idazleen Biltzarra aurten, martxoaren 28an izanen da

 

Le 33ème Biltzar des écrivains aura lieu cette année

le 28 mars.

Hogeita hamahirugarren aldikoz Saran eginen den Idazleen Biltzarra garatuko da aurten.

 

Badu orain urtea Sarako zenbait elkarte gogoetatzen hasi zirela Biltzarrari bultzada eman nahiz.

 

Egituratze berria onartua izan da eta hemendik aitzina Sarako Biltzarra deitu elkarteak bere gain hartuko du antolaketa, orain arte Sarako Turismo Bulegoak kudeatzen zuena.

 

Bi helburu nagusi finkatu ditugu: gazte gehiagoren erakartzea eta euskarari toki handiagoaren eskaintzea, irakaskuntzako hiru sareekin  partaidetzan (ikastola, eskola publiko, eskola katoliko, kolegio eta lizeo).

 

Antolaketari dagokionez, Biltzarri eskaini lekua handitua izanen da eta  eremua bikoiztua.

 

Lau gune berezi asmatu ditugu: erakusketa artistikoen xokoa, liburu berrien kitorik kontsultatzeko xokoa, haurren xokoa (animazio eta ikusgarriekin) eta mintzaldien eta hedabideen xokoa.

 

 

 

Le Biltzar des écrivains de Sare se développe pour sa 33ème édition.

 

Depuis un an, une réflexion a été lancée entre plusieurs associations de Sare afin de donner au Biltzar une nouvelle impulsion.

 

Une nouvelle organisation a été adoptée et sera mise en place pour cette édition 2016 par l'association Sarako Biltzarra qui prend le relai de l'Office de tourisme de Sare. 

 

Deux objectifs majeurs ont été fixés : attirer plus de jeunes et offrir plus de place à l'euskara, avec une collaboration étroite avec les écoles ikastola, privées, publiques, collège et lycée.

 

Au niveau de l’organisation, l’espace accordé au Biltzar se trouve agrandi et la surface doublée.

Quatre nouveaux points ou "xoko" seront créés, dédiés aux expositions artistiques, à la consultation libre et gratuite des nouveaux ouvrages, aux enfants avec spectacles, ateliers et animations tout le long de la journée, et aux conférences et médias.